GJH eskolara proposamenaren bidez, boluntarioek Lehen Hezkuntzako ikasleei hurbiltzen dizkiete Nazio Batuetako Garapen Jasangarrirako Helburuak eta 2030erako Agenda. Sentsibilizaziorako Tailerraren bitartez, neska-mutilei informazioa eman eta abian jarriko dira, GJHak ikus-entzunezko eta partaidetzazko modu dibertigarrian betetzeko.
GJH eskolara
Proiektuaren datu nabariak:
- Hartzaileak: Lehen Hezkuntzako neska-mutilak (lehenengo mailatik seigarrenera).
- Jarduera: Sentsibilizaziorako Tailerra. Ikus-entzunezko aurkezpena eta partaidetzazko tailerra.
- Iraupena: 50 minutu.
Helburuak:
- Ikasleen artean, herritartasun kritikoa, errespetuzkoa, aktiboa, arduratsua eta solidarioa sustatzea.
- Eguneroko bizimoduan planetaren eta pertsonen biziaren kalterako diren egoerak zehaztea.
- Ohitura jasangarri eta solidarioak eskuratzea eta gauzatzea.
Jarduera egiteko orduan, CEBEKek tailerrak garatzeko behar dituzten materialak emango dizkie boluntarioei:
- Boluntarioentzako eskuliburua. Bertan, tailerra arrakastaz dinamizatzeko argibideak azaltzen dira.
- Ikasgelarako aurkezpena. Bertan, bi bideo daude aukeran, ikasleen adinen arabera.
- Bi jarduera eta ikasgelan garatzeko fitxak.
- Sari txikia, neska-mutilek GJHak iman oroigarrian eraman ditzaten etxera.
- Horrez gain, USB memoria. Bertan, tailerra egiteko beharrezko artxibo guztiak agertzen dira.