Skip to main content

Ondo kudeatutako enpresak jasangarritasun ekonomikoa izan behar du, baina soziala eta ingurumenekoa ere bai

2015eko irailean, NBEk 2030erako Agenda eta Garapen Jasangarrirako 17 Helburuak adostu zituen, hau da, hurrengo urteei begira honako hauxe xede duten helburu integralen multzoa: pertsonak, planeta, oparotasuna, bakea eta aliantzak. Bertan, gainera, lehen aldiz aitortzen da lortzeko orduan ezinbestekoa izango dela eragile tradizionalen eta ez-tradizionalen arteko aliantzak egitea, gobernuak, gizarte zibila, sektore pribatua eta NBE kontuan hartuta.

Erronka globalarekin bat egin –  

Erronka globalarekin bat egin –  

Erronka globalarekin bat egin –  

Erronka globalarekin bat egin –  

Erronka globalarekin bat egin –  

Guztira, 193 herrialdek konpromisoa hartu dute Garapen Jasangarrirako Helburuekin (GJH) eta 2030era arteko epearekin, txirotasun gorria desagerrarazteko, desberdintasunen zein bidegabekeriaren aurka borrokatzeko eta klima-aldaketa zuzentzeko. Aparteko hiru lorpen dira, eta bertan parte hartzeko gonbita jaso dute enpresek. Horra hor GJHen mugarri nagusia: guzti-guztiak inplikatzea, eragile tradizionalak, gobernuak eta gizarte-erakundeak, baina enpresak eta planetan bizi garen guztiok ere bai.
Parte hartu!
Destino 2030 Helburu ODS

Zer eskaintzen dugun

2030erako Agendan, behar besteko aukera ikusi dugu, Bizkaiko enpresek euren estrategiak zehaztu ditzaten eta euren negozioak modu eraldatzailean garatu ditzaten, GJHak eta zenbait interes-taldek maila globalean dituzten kezkak kontuan hartuta. Horretarako:

  • GJHen arloko zabalkundea eta prestakuntza sustatzen ditugu
  • Enpresa Anitzeko Boluntariotza Korporatiboko jarduerak bultzatzen ditugu
  • ETE-ei laguntzen diegu GJHak euren estrategietan integratzen
  • GJHak lortzeko aliantzak bultzatzen ditugu
Gehiago jakin